MoMIM Euskadi

Support

MoMIM Euskadi

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, ez-konfesionala eta bokazio humanitariokoa.Emakumez osaturiko mugimendua gara, eta “indigena” izena bere esanahi zabalean ulertzen dugu: jorratzen ari den herrialdearen jatorrizko pertsona oro da indigena. Kultur aniztasunaren barruan berdintasun sozialaren alde egiten dugu lan.Gure helburuak:

  • Emakume indigenen inguruko estereotipoen kontra borrokatzea, berau duinduz.
  • Genero eta etnia aniztasunak pertsonen potentziala garatzen duten ideia zabaltzea.
  • Gure inguruan munduko emakume indigenen arazoak eta kultura ezagutzera ematea.
  • Emakume indigenen giza-eskubideak eta askatasuna babestea.
  • Genero arteko berdintasuna sustatzea eta, Milurtekoaren Garapenaren Helburuak lortzeko bidean, emakume indigenen autonomia bultzatzea.
  • Emakume indigenen hiritartasun aktiboa sustatzea, bizi diren komunitateen erabaki-organoetan euren parte-hartzea lagunduz, beren ahotsa entzuna izan dadin garapen sostengarri baten aldeko lanean.
  • Beste elkarte autonomiko, nazional edo internazionalekin elkarlana bultzatzea, emakume indigenen eskubideen aldeko borrokan lagungarriak izan daitezkeen edozein ekimen motan.
  • Emakume indigenen komunitate desberdinen arteko sarea sendotzen laguntzea, beren jabetze, auto-estimu eta potentzialaren garapenaren mesederako.
  • Emakume indigena etorkinen kolektiboen ekimenekin bat egitea, beren jatorrizko lekuan geratu diren emakumeak ere lagunduz.
  • Emakume indigenen papera azpimarratzea, batez ere egoera gatazkatsuetan bitarteko gisa egin dezaketen lana kontuan hartuz, hala nola, bake-prozesuetan beren ahotsa entzunda izan dadin saiatuz.

Helbidea





C/Uriarte Bidea, 9

Alegría-Dulantzi 01240 araba


momimeuskadi@momim.es

Acerca de MoMIM

MoMIM, Movimiento de Mujeres Indigenas Del Mundo.

+(34) 963 974 492

momim@momim.org

Camino de la Pascualeta, 5 46200 Paiporta, Valencia España